Bidegabeko konkurrentzia edo konkurrentzia desleiala ekonomia-sektore batean lehiakide baten edo batzuen aldeko eta beste batzuen aurkako kondizioak sorrarazten dituen egoera da, modu bidegabean edo ordenamendu juridikoaren arauak hautsiz eta konkurrentzia askearen aurka. Adibidez, dumping izeneko praktika, lehiakideen aurkako publizitatea zabaltzea eta monopsonioetan eta monopolioetan sortzen diren dependentzia eta botere-egoerak jotzen dira bidegabeko konkurrentziako egoeratzat.